Rokok:
skerrik asko denari. Bratislavan ez dago basaranarik edo ez nahikoa
patarana egiteko. Baina bi aste barru nire emaztearen herriari joango
naiz eta han urte hau asko hazten omen dira.
Oierrek:
Gu Eslovakiako ekialdetik ibili ginenean asko ikusi nituen, bai.
Gainera, seguru Poprad aldean likoreren bat egiten dutela basaran
hoiekin. Galdetu Majan senideei: seguraski aterako dizute botilaren bat
kapurkovarako (puaj!)
Rokok:
Oier, ez dut ulertu dena, baina uste dut oinarrizko eginbidea jakin
dudala. Zuir zaitez zure sexu aipamena ulertu dut. Aneri galdetu behar
dut ea dakin bere laguna modu horriz interneten jardun dela ;-)
Oierrek:
Rokori grazia handia egiten diote eslovakiera eta euskararen arteko
"lagun faltsuak". Kokota = zakila, kurba = prostituta... Guk "alde egin"
adierazteko erabiltzen dugun keinua ere (esku bat zabalik, ahurra
lurrera begira, eta beste eskua alde radialarekin azpitik kolpeak
jotzen) eslovakieraz "larrutan egitea" esan gura omen du.
Rokok:
Espero dut udaberrian ala geroago, Eslovakia etorriko bazarete, nire
patxarana eskaini ahalgo dut zure herrimina ahulduteko ;-) Ikusiko
dugu ea ulertu dut nola patxarana egin.
Oierrek:
Uda honetan haurrarekin esperimentua egin dugu: kanpingean egon gara,
eta baita ostatu baten ere. Bietan oso ongi moldatu gara. Beraz,
hurrengo pausua bidai luzeagoa egitea izango da. Agian zuenera!
O.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.