Nagore Laffage kasuan, niri deigarria egin zait nola egurtu dituzten epaimahaikoak alderdi guztietako politikariek.
Hara: politikariek erabakitzen dute epaimahai bidezko epaiketak ospatzen hastea. Gauzak antolatu eta epaimahaikideak aukeratzen ditugu, gauzak ahalik eta ongien azaldu eta frogak erakutsi, eta azkenean galdera egiten zaie: homizidio ala hilketa? Erantzuna ez denez populista (ziurrenez askok bizi guztirako kartzela edo heriotza onartuko luke), eskandalua omen da, ez omen da espero genuena, oker handia egin omen da. Nik garbi daukat, epaimahaiaren sisteman sinisten dut, edo gutxienez uste dut epaimahaia dela prozesu fidagarriena. Izan ere, (teorian behintzat) beraiei egin zaie kasuaren aurkezpen zabal, osoena eta konpentsatuena. Norbaitek erabakitzekotan, beraiek dute legitimitate gehien nire ustez. Orduan, zergatik egiten zaio galdera hori epaimahaiari, eta gero emaitza "okerra" eman dutela esan? Aurretik denok emaitza zuzena zein zen bagenekien, zertarako egin dugu epaimahaiaren inguruko antzerki hori? Agian hasieratik esan behar genion epaimahaiari zein zen beraiengandik espero zen emaitza. Eta kitto. Ala Audientzia Nazionala da fidagarriagoa? Gari _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
