Garik:
>Nik garbi daukat, epaimahaiaren sisteman sinisten dut, edo gutxienez
uste dut epaimahaia dela prozesu fidagarriena.
Neuk bardin pentsatzen juat, baina normala ikusten juat potere batzuen
partetik kritikak agertzia: justizia administrazioan monopolixuari eutsi
gura jetsek. Oso giza talde zihatzak potere hori jaukak eta berantzako gorde
gura jok. Epaimaixan legia egin ebenian be, oso-oso estua egin juen.
Epaimahaiaz epaitzia salbuespen hutsa dok.
i
----- Original Message -----
From: "Gari Araolaza" <[email protected]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Sent: Tuesday, November 17, 2009 10:59 PM
Subject: Re: [eibar] Laffage mendekua
Nagore Laffage kasuan, niri deigarria egin zait nola egurtu dituzten
epaimahaikoak alderdi guztietako politikariek.
Hara: politikariek erabakitzen dute epaimahai bidezko epaiketak
ospatzen hastea. Gauzak antolatu eta epaimahaikideak aukeratzen
ditugu, gauzak ahalik eta ongien azaldu eta frogak erakutsi, eta
azkenean galdera egiten zaie: homizidio ala hilketa?
Erantzuna ez denez populista (ziurrenez askok bizi guztirako kartzela
edo heriotza onartuko luke), eskandalua omen da, ez omen da espero
genuena, oker handia egin omen da.
Nik garbi daukat, epaimahaiaren sisteman sinisten dut, edo gutxienez
uste dut epaimahaia dela prozesu fidagarriena. Izan ere, (teorian
behintzat) beraiei egin zaie kasuaren aurkezpen zabal, osoena eta
konpentsatuena. Norbaitek erabakitzekotan, beraiek dute legitimitate
gehien nire ustez.
Orduan, zergatik egiten zaio galdera hori epaimahaiari, eta gero
emaitza "okerra" eman dutela esan?
Aurretik denok emaitza zuzena zein zen bagenekien, zertarako egin dugu
epaimahaiaren inguruko antzerki hori? Agian hasieratik esan behar
genion epaimahaiari zein zen beraiengandik espero zen emaitza. Eta
kitto.
Ala Audientzia Nazionala da fidagarriagoa?
Gari
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.