Ez dakit zer gertatzen ari den Vocento eta Eibarko Udalaren artean, baina urte askotan kobertura eta propaganda nabarmena egiten ziotela iruditzen bazitzaidan, azken aldian estu hartzen ari dira Udala. DVn Errebalen proiektuaren atzean zegoen enpresaren inguruko kontuak ateratzen ari dira, eta gaur El Correon aparkamendu plana dela eta hauteskundeetan iragarritakoa gogorazi dute.
http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/20091120/guipuzcoa/promesa-ambicioso-plan-aparcamientos-20091120.html PSEk aparkamentu plan berri bat proposatu omen zuen hauteskunde kanpainan eta EAJ eta EAk ere plan horrekin bat egin zuten gobernuan sartzean. Hauek ziren asmoak: 800 aparkaleku Corte Inglesean 150 aparkalekun Errebalen 150 garaje pribatu Errebalen 80 garaje Instituto azpian 100 garaje San Andres eliza azpian Urbanizazio berrietan egiteko garaje guztiak. Emaitza? Corte Inglesekoa salbu ez da beste ezer egin, eta legealdi honetan behintzat ez dirudi egingo denik.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
