Ez dake bape zerikusirik orainarte esandakuakin, baña atzo ikusi neban gauza 
politx bakarra Corteinglesan inguruan.

Eguardi aldian bertatik pasau giñana Amañara pasiatzera juateko eta bihargiñak 
eta bihargiñak eta bihargiñak urtetzen zeuazen bertatik.

 "Salida de los obreros de la fabrica" moduan, sirenian hotsa bakarrik falta 
zan.

Amaitzeko daozenez edo, gremio guztiak daoz bertan ta baitta dendarixak bebai 
(praktiketan edo).
 Dendarixak kaletar jantzitta identifikaziñua lepotik txintxilizka, obreruak 
txaleko horixakin, igeltseruak zuriz jantzitta, elektriziztak urdiñez, 
pinttoriak pintturaz beteta ta baita bost hargiñ portuges erreskaran bakoitza 
marmol zati batzuk sorbalda gañian zekela.

Danak lehen Alfa zeuan leku berdiñian, gogora etorri jatazen nere lagun batek, 
S.Andres kaleko Gil Bodegoiko billoba, bere amamari sarritan entzun zetzana: " 
Ayy aquellos tiempos cuando chorreaban grasa los jamones de Guijuelo en el 
bar..."

Ba hori: Biba  Corte Ingelesa!! Biba Opulentzia !!! (nahiz eta lapurtu 
ezkerreko hanka ta baitta hankartia)

Euskal baserritarrak
dadukan pobreza,
baino haundiagoa
askoren grandeza.
Madrildik etorri den
Korte Ingelesa,
bertan sartuko balitz
euskaldun baldresa,
dirua gastatzeko
manera erreza.


Ander Arroitajauregi

I.O: **stia, Arriolak agindutakua bete dau...

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to