Betiro diñot nik begi aurrian dogun elizan gainbehera historikua 
dala: gaur egun bikote asko ta asko ez da ezkontzen, eta ezkontzen direnen 
artian, gutxi gora behera, erdia zibiletik eta erdia elizatik. Horrek esan gura 
dau, hasteko, jaixotzen diran umien artian erdia edo gehixago ez dirala 
batailatzen. Eta batailatzen direnen artian, beittizue zeuen inguruan, asko eta 
asko mezetara ez doiaz inoiz. Mende eta mende eta mendeetan ez da halakorik 
gertau.

 

            Elizburutzat abozinau batzuk jartzen badittue prozesua azkartu 
besterik ez dabe lortuko, jendia askoz gehixago urrinduko da. Pena emoten desta 
elizan barruan jende on eta zentzudun asko ezagutu dotelako, baina ez dira gai 
beren ugazabei ezetz esateko, "ez gaoz konforme" aldarrikatzeko. Sartu 
ziranetik erakutsi detse obeditu egin behar dabela, bendekuak izan behar 
dirala, eta hori dala apaiz on bat izatia. Ez, hori da ona goikuentzako, ez 
kristau elkarte batentzako.

 

            Baina Iturrik edo esan dau, eurek ezbadakixe erreakzionatzen 
kanpotik ezin detsegu ezer egin, biharbada gura be ez dogu gura izango. Eliza 
hiltzen ikustia itzelezko espektakulua da. Hamen dogu, begi aurrian.



    i
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to