Igual nik ez dot asko konpartitzen zure hitzetan nabaritu leiken elizanganako 
kanpotiko sinoatia antzeko hori. Nik uste dot zuk aitatzen dozun prozesu hori, 
elizan gainberiana, ez dala horren azkarra. Gertatzen ari da, baña oso motel. 
Ta gañera, eliza kontuetaz gain, uste dot moral kristauak bere hortan 
diarduela, ixa iñor elizara jun barik. Dana dala, ez dakitt, baña susmua dakat 
numeruak begiratuko bagenittun harritu ingo giñala, jendarte hau laiko 
bihurtzeko dexente urrun dauala-ta.

Holako personajilluak jartzen badittue euren postu altuetan nik uste dot izan 
leikela ikusten dabelako beren posiziñuak bakarrikan gogortasunetik defendatu 
ahal izango dittuela. Ta aldi berian, seguraski oraindikan eliziak guk uste 
doun baño indar handixaua dakalako, eta Euskal Herrixan bizi doun une 
politikuari bebai euren "aportaziñua" ein nahi dabelako eskuin katolikuak. 

Guk kanpotik gauza askorik ezin omen dou ein. Baña hain zuzen ere kanpotik izan 
biharko dira hainbat aldarrikapen: Eliziak oraindik be herri honetan bizitza 
sozial eta pertsonala regulatzen utzi deixan behingoz, laga gaitzala nahi doun 
moduan eta nahi douna maitatzen, utzi daixala abortua praktikau daben emakumiak 
kriminalizatzen, atara deixela euren eskuak gure gorputzetatik eta 
erabakixetatik. Onartu deixala behingoz IHES-an pandemian euren diskurtsuak 
izandako ondorio hiltzaileak eta abar, eta abar eta abar,,, Eta Euskal Herrixan 
zehatzau be hainbat gauza legoke esateko elizan korronte ofizial guzti horreri. 
Ta hori dan hori eliza barruan kontzientzia kritikua dakatenek ein nahi badabe, 
oso ondo pentsatzen jata. Baña guk kanpotik bebai in biharkou indarra. Nere 
ustez eliza ofiziala jaustetik oso urrun dau oraindik. Baina bultza ein bihar 
jako, hori beti.

Jokin

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to