Nire ustez mesederik handiena espaloiak zabaltzea izango litzateke:
Barakaldo eta Karmen Kaletik hasi eta Untzagararte, posible den toki
guztietan, doble fila kenduz:

-Urkizu
-Ibarkurutze
-Estaziño
-Errebal
-Bidebarrieta
-J. Etxeberria
-San Juan
-Kalbetoi

Eta gero, ekimenak Untzagara bideratu beharrean, Urkizuko parkera
bideratu. Gabonetako izotz-pista adibidez, aurten ez dute jarriko,
baina jarriko balute eta Urkizun jarriko balute, mugimendua sortuko
litzateke Urkizu eta erdialdearen artean. Eta hori da erdialdearen
beheko aldeak behar duena: trafiko peatonala sortu, eta trafiko hori
jasateko gai diren espaloiak izan.

josu.




Oier Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2009eko
azaren 23a 10:42):
>
> Haserretu ez dakit, baina kezkatuta zeudela gauza jakina da, ez? Hain zuzen
> ere Errebal Center-en alde merkatariek egindako guztia kezka horrekin
> justifikatzen zuten. Corte Inglesa irekitzean merkataritzaren gune nagusia
> Alfa aldera joango zela eta horri eusteko beste gune erakargarri bat jarri
> nahi zuten Errebalen.
>
> Nire ustez merkatariek Errebalen parking publiko handi eta dohainekoa eskatu
> behar zuten. Horrek bai lagunduko liekela herriko dendariei.
>
> oier.
>
>
> 2009/11/23 normanduval <[email protected]>
>>
>> Ba, ez Ramon, neri ez jata holakorik allegau, baña ineteres handiz
>> entzungo neuke horren berri. Kuriosua litzake ORAIN hasarretuko balira,
>> denbora guzti honetan ezebe esan barik egon dira-ta... Kontau gehixau!
>>
>> jokin
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to