Mikel Lizarralde<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
(2009eko azaren 23a 11:00):
>
> Orain urte batzuk, Txantxazelaixan obrak zirala eta, San Juanetako umien
> barrakak Urkizun jarri zituen. Ordurarte jaixak anbulatorixuan bukatzen
> ziran, urte hartan hasi zan jendia beheraino jaisten.
>
> Gaileguen jaixetan berdin, orduan jaisten da jendia behera.
>
> Komertziuakin lotutako ekimenekin berdin pasatuko da? igual bai.
>
> Mikel



Hain zuzen ere horixe izan da nire gerra bat Udalak deitutako jaietako
bileretan: barrakak Urkizun jarri eta sortu mugimendu hori, diot nik.
Eta erantzuten didate "baina... barrakeroek ez dute nahi! gutxiago
ordainduko lukete..."

Nire ustez bideragarritasun ekonomikoa ez da modu zuzenean bakarrik
neurtu behar. Zeharka eragiten duena ere aztertu behar da, eta
barrakeroek gutxiago ordainduta ere, eragin ekonomikoak neurtu beharko
lirateke.

Guggenheimaren errentagarritasuna ez da bere takilan (bakarrik)
neurtzen. Ala bai? Ba, horixe.
josu.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to