Bai, baditu onurak: Mapan kokatzen du Eibar. Durangotik, Zumaitik... Eibarrera jendea ekartzea lortzen badute, beste nonbaiten ere utziko dute dirua etorkin horiek.
Ingurua urbanistikoki berpiztu dau. Ez nik nahi izango nukeen moduan (nik, aukeran, Alfa edifizioaren zati bat aprobetxatuko nukeen Arma Museoa egiteko), baina berpiztu dabela argi dao. Eta Amaña herrian integratu dau. Lanpostu dexente sortu dittu. Herriko denda askori langiliak lapurtuta, baina lanpostuak. Herriko jendiari, eta kanpokueri. Bixak dira onak: kanpoko jendia baldin badator Eibarrera, horrek be lagako dabe dirua hemen, herrixa ezagutuko dabe, eta bere inguruko jendia ekarriko dabe herrira. Corteinglesak zenbait ekimen patrozinatuko dittu kirol, kultura... mailan. Eta askori ez jake gustauko, baina seguru antolatzaile askorendako arnasa izango dala. Erosketak egiteko aukera berri bat: azken orduan opari bat erosi behar duzunean eta zer ez dakizunean, beti daukazu zerbait han. Eibarko komerzioari konpetentzia. Txarra dirudi, baina herriko dendek lortu beharko dute Corteinglesak eskeintzen ez duena eskeintzea. Atentzio pertsonalizatua, produktu propioak edo marka bereziak, edo prezioa... baina berezitasun bat bilatu beharko dute. Eta hori ona dela uste dut. Ni pozten nau Corteinglesa Eibarrera etortzeak. Pozten ez nauena da hori izatea Eibarrek azken urteotan regenerazio urbanistiko eta ekonomikorako izan duen ardatz sendoena dela ikusteak. josu. Mikel Iturbe<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2009eko azaren 23a 11:13): > Entzun dodanaren arabera, Bilboko Corte Inglesak Korrika danetan erosten deu > parean lotzen jakon kilometroa. > > > Xabier Mendiguren<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2009eko > azaren 23a 10:59): >> >> Utziko didazue zerbait esaten Eibarko Corteinglesaren alde? >> >> Nik kontsumitzen ditudan komunikabideetan propaganda mordoa egiten ari >> dira euskaraz: gure eskualdeko hitzan, berrian... >> >> Hori ere txartzat hartuko duenik izango da (engainatu egin nahi gaituzte >> eta abar), baina nik, hori behinik, eskertzen diot. >> >> X. >> _______________________________________________ >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
