Baina uste dot Ramonek esaten dabena ez dala hori. Azken finian kontua da Eibarko udalak saldu eta erosi dittuala kontu guzti horrek. Eurek planteau zeben korte ingelesa (euskaldunak direnez horrela esan beharko da) Eibarrerako, Josuk esplikau daben moduan. Eta eurek esan zetsen merkatarixeri Errebal Center eraikitzian ez zala Ingalaterrako Kortia izango merkataritzaren gune bakarra (badakizue, kotxian etorri, aparkau bertan, konprak in, bariantia hartu ta ospa). Ta ontxe EIBARKO UDALAK kagau dabela, dendari batzuek Cortinglesari botatzen detse kulpia. Baña Ingeles Kortia ez da horren errudun. Eurek aprobetxau besterik ez dabe eitten. Zer aprobetxatzen daben? Ba herri honetako udalak auskalo zeren arabera (ez dot hamen deliturik ingo) herritarrei bizkarra emonda eitten dabela planak (urbanistikuak eta beste danak), ta ondorixoz onura Kortingles bezalako enpresendako izaten dala. Ba bueno, nik ondo ikusten dot aprobetxatzia, azken finian pare parian jartzen detse ta ze ingo dabe ba, hartu! Beste kontu bat da nola gero jendia pozten dan muturren parian bere herriko lurrak lapurtzen detselako ta nola gero lau urte ondoren barriro bozka emon... Hori beste eztabaida bat litzake.
Ni ados nau aurretik esan dan gauza batekin. COrte Inglesak bere onurak ere izango dittu. Neri bat eta bakarra iruditzen jata. Monumentu bat izango dala. Adierazten dabena nola amaitzen daben herrixek dirugosez besterik mogitzen ez diran agintarixak aukeratzen diranian. Hamendik urte batzutara ezin izango da herrixa ezagutu bez, istoriarik gabeko herrixa izango da Eibar, arkitektonikoki behintzat. Ta agian hori da merezi doguna. Hori litzake Corte Inglesan aportaziñua. Bakoitzari beria emotia. Eta euskeraz eitten badabe propagandia, primeran. Aspaldiko aldarrikapena da tonto moduan euskaraz tratatua izatiana. Jokin _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
