Inoiz idatzia dudala uste dot.
Kalkuluak egin nittuan azpaldi eta mirillara ere bidali abustuko lehen astean.
Merkatal gunerako udalak erabilitako kalkuluekin 10M€ balio zittuen Plaza 
Zaharrak, patrimonio balorea barne.
Plaza zaharra botatzeko Musika eskola mugitu egin zen eta horretarako beste 
udaleko lokal bat prestatu eta erabili, horrek ere dirua kostatzen du eta 
lokalak balorea du, ze beste zerbaitetarako ere erabili zitekeen.
Orain beste 1,1M€ ordaindu, aparlalekuak prestatzeko gastuak, gero ikusi egin 
behar zer egiten den.
Guzti hauek baturik eta borobilduz 12M€ egiten dute.
Zentro komertzialaren bueltan udalak egindako kontuetan plazako trasladoa 
etabar 1M€ balio zuen,
Plaza zaharra 2007 azaroan bota zuten, miloi hori gastatuz gero plazako postuek 
mugitzeko probisionalki, urtebeteko epean Plaza zaharra ere ederki atondu 
zeikian 2M €kin. Eta bide batez eraikin zahar bat eta historikoa bizirik 
mantendu. Proiektoa garatzeko orduan udaleko teknikariek lur soluaren salmenta 
ikusten zuten soluzio juridiko egokiena, ze obra publikoa egiteko Plaza berria 
komertzial guneko 7% izanik ez omen zuen nonbait sostengurik, orain aber zer.
Balantze ekonomikoak horrela hau emoten dozta.

Hemendik aurrera bi urte pasa eta gero, Plazako puestoak gero eta okerrago 
doiaz, hori ere kostuen (inportanteak gainera ze negoziak eta pertsonak daude 
tartean) kolkora bota behar da, baserritar bat baino gehiago ezin izan ziren 
behera bajatu lekurik ez zelako.
Jarrai dezagun, alkateak desastrea onartu ta gero, hasieran komertzial gunea ez 
zela posible zihoen (birritan prentsan), PNV komertzial gune behar dela, 
komertzianteak ere bai gogoratu oraintxe izan den eztabaida, gero garajeak egin 
behar direla esan du zutabe eta infraestruktura sendoekin eraikin handi bat 
gainean gero egin ahal izateko, honek komertzial gunea buruan duela besterik ez 
dau esan nahi, nire ikuspuntu apaletik, ze gutxienez beste miloi erdi gehiago 
kostatuko luke. Bainan ofizialki momentuz ez omen dakigu zer egin behar den eta 
Hiritarren parte hartze sonatuarekin ez dakit zer gertatuko den, Plataforma 
urbanismo kontseilutik kanpoan utzi gaittuzte, ez gaudelako legalizatuak, 
bainan telefono pribatura (norberak emon gabe) berba eitteko desastre ostean 
horretarako mugitzen dira (ondo begitatzen jata gainera eta zentzu horretan 
urbanismo kontseiluan egotea ere logikoa egiten zait arrazoi berberagattik).
Hemen tartean giza-hiritar balantzea.

Urrengo proiektoak zeintzu diren eta hiriari zenbat kostatuko zaien arabera 
berriro ere balantzea egiteko unea izango da. 

Beharbada norbaitek pentsatuko dau fede txarrarekin eginda edo idatzitako 
kontuak direla, eta ez da horrela fede txarrez eginez gero beste hitz eta 
analisiak egiteko modu erraza dago, nire ikuspunto zintzotik egindako kalkuluak 
dira, norbaitek eztabaidatu egin ditzake. Pena eta tristura emon zeztan Plaza 
Zaharra botatzea, pena emoten dozta Plazak daroiak gainbeherakada, pena emoten 
zeztan eta dozta lehengo plaza zaharra berritxuratzeko ekintza eta asmoen 
falta, pena emoten dozta hasiera batean Eibartar batzuei espropiatutako lurrak 
era horretan saltzea, zeni, zertarako etabar, pena emoten dozta behekaldeko 
komertzioa dagoeren egoera larrian.

Ramon


http://www.diariovasco.com/20091124/bajo-deba/errebal-vuelve-eibar-20091124.html

"El Ayuntamiento recupera el solar de Errebal, previo pago de 1,1
millones de euros, para construir un aparcamiento provisional y
madurar un proyecto de centro comercial"

Gai honen kontu ekonomikoak dakizkien bateron batek esango desku
zenbat diru galdu daben udalak honetan?



Mikel
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

__________ Información de NOD32, revisión 4614 (20091117) __________

Este mensaje ha sido analizado con NOD32 antivirus system
http://www.nod32.com


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to