Bai, propagandia itzela izan da, Eibar behin eta barriro aittatzen dau.
Telebisiñoko anuntzixuan Eibar politt-politta agertzen da!!! Ez da meritu
makala!! Baiña Konta inglesak zeozer egin biharko dau inguruko jentia
erakartzeko, ze bete egin bihar da makro-mega zentro hori!!!

Bai, lanpostuak sortu dittu. Baiña zelakuak? Saltzailliak 700 euro inguru
kobrauko dabe, mileuristak be ez dira izango barren! Kastin mordo bat pasau
dittue, ezagutzen dot aurkeztu diran batzuk-eta. Baiña euskeria izan dabe
kontuan? Hasierako kastiñetan ez, behintzat. Gehixago erreparau detse itxura
fisikuari. Eta grabia dala pentsatzen dot.

anuntzixuak euskeraz egin dittue, baiña barrukua elebiduna izango da?
Euskeraz atendiduko dabe? Ez dakit ba!
Eta txaskarrillo bat amaitzeko: Egunotan, amaittuta egon arren, batera
dihardue eraikiña aimaitzen eta generoz betetzen. Obreruak biharretik
urtetzen dabenian katxeau egitten dittue, ia ezer ost daben konprobatzeko!
leire


2009/11/23, normanduval <[email protected]>:
>
> Baina uste dot Ramonek esaten dabena ez dala hori. Azken finian kontua da
> Eibarko udalak saldu eta erosi dittuala kontu guzti horrek. Eurek planteau
> zeben korte ingelesa (euskaldunak direnez horrela esan beharko da)
> Eibarrerako, Josuk esplikau daben moduan. Eta eurek esan zetsen
> merkatarixeri Errebal Center eraikitzian ez zala Ingalaterrako Kortia izango
> merkataritzaren gune bakarra (badakizue, kotxian etorri, aparkau bertan,
> konprak in, bariantia hartu ta ospa). Ta ontxe EIBARKO UDALAK kagau dabela,
> dendari batzuek Cortinglesari botatzen detse kulpia. Baña Ingeles Kortia ez
> da horren errudun. Eurek aprobetxau besterik ez dabe eitten. Zer
> aprobetxatzen daben? Ba herri honetako udalak auskalo zeren arabera (ez dot
> hamen deliturik ingo) herritarrei bizkarra emonda eitten dabela planak
> (urbanistikuak eta beste danak), ta ondorixoz onura Kortingles bezalako
> enpresendako izaten dala. Ba bueno, nik ondo ikusten dot aprobetxatzia,
> azken finian pare parian jartzen detse ta ze ingo dabe ba, hartu! Beste
> kontu bat da nola gero jendia pozten dan muturren parian bere herriko lurrak
> lapurtzen detselako ta nola gero lau urte ondoren barriro bozka emon... Hori
> beste eztabaida bat litzake.
>
> Ni ados nau aurretik esan dan gauza batekin. COrte Inglesak bere onurak ere
> izango dittu. Neri bat eta bakarra iruditzen jata. Monumentu bat izango
> dala. Adierazten dabena nola amaitzen daben herrixek dirugosez besterik
> mogitzen ez diran agintarixak aukeratzen diranian. Hamendik urte batzutara
> ezin izango da herrixa ezagutu bez, istoriarik gabeko herrixa izango da
> Eibar, arkitektonikoki behintzat. Ta agian hori da merezi doguna. Hori
> litzake Corte Inglesan aportaziñua. Bakoitzari beria emotia. Eta euskeraz
> eitten badabe propagandia, primeran. Aspaldiko aldarrikapena da tonto moduan
> euskaraz tratatua izatiana.
>
> Jokin
>
> _______________________________________________
>
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to