Barrakak Untzagan oso ondo dagoz!
Aspaldi entzun neban nik hasarre zeguazela dendari batzuk, proiektua martxan
jarri zanian, hain zuzen be. Ikusi zebenian karreteria zuzenian parkiƱera
zeroiala. Kanpoko jentia kotxian etorri, parkiƱian sartu, erosi eta ospa
etxera egingo zebela ikusi zebenian.
Ze uste zeben, ba?
leire

2009/11/23, Josu Mendicute <[email protected]>:
>
> Mikel Lizarralde<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
> (2009eko azaren 23a 11:00):
>
> >
> > Orain urte batzuk, Txantxazelaixan obrak zirala eta, San Juanetako umien
> > barrakak Urkizun jarri zituen. Ordurarte jaixak anbulatorixuan bukatzen
> > ziran, urte hartan hasi zan jendia beheraino jaisten.
> >
> > Gaileguen jaixetan berdin, orduan jaisten da jendia behera.
> >
> > Komertziuakin lotutako ekimenekin berdin pasatuko da? igual bai.
> >
> > Mikel
>
>
>
>
> Hain zuzen ere horixe izan da nire gerra bat Udalak deitutako jaietako
> bileretan: barrakak Urkizun jarri eta sortu mugimendu hori, diot nik.
> Eta erantzuten didate "baina... barrakeroek ez dute nahi! gutxiago
> ordainduko lukete..."
>
> Nire ustez bideragarritasun ekonomikoa ez da modu zuzenean bakarrik
> neurtu behar. Zeharka eragiten duena ere aztertu behar da, eta
> barrakeroek gutxiago ordainduta ere, eragin ekonomikoak neurtu beharko
> lirateke.
>
> Guggenheimaren errentagarritasuna ez da bere takilan (bakarrik)
> neurtzen. Ala bai? Ba, horixe.
>
> josu.
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to