Balorazio oso diferenteak egin litezke. Lehenengo aukera, arazoak arazo, proiektuak aurrera egiten badu egin daitekeen balorazioa. Kasu horretan, denbora galdu dugu, baina dirua ez asko. Hori da Udalak eman nahi duen irudia.
Bigarren aukera, uste duenak horrela egoteko hobe geundela duela 5 urte geunden egoeran, galera galanta izan da. Musika Eskola berriaren obrak: 1.015.000 euro. Musika Eskolaren lokal berrien balioa, obra barik: X 1.100.000 euro (Udalak orain ordaindu duena) - 650.000 euro (gastatu zuena): 450.000 euroko galera. Rialtoren mantentze gastuak: Y Merkatu Plaza berria egiteko obrak: Z Merkatu Plaza berrian lokalak / garageak salduz lortutako diru-sarrerak: A Irabaziak / Galerak formula azkar bat: a - z - y - x - 450.000 - 1.015.000 Urte dexente pasatuko dira kontu hauek egin ahal izango ditugunerako, eta ordurako ez gara kontu hauetaz gogoratuko, Udalaren eta batez ere PSOEren mesedetan. Kasurik onenean, Plaza berria egiteko obrak finantziatuko balira lokal eta garage salmentatik, galera 1.465.000 eurokoa litzateke, kontuan izan barik Musika Eskolaren lokalen balioa. Baina ez dut uste Errebalen etorkizuneko proiektua hain bideragarria izango denik: Merkatu Plazako postuak mantendu beharko lituzkete kostu gehigarririk gabe, eta hori 3 milioi euro inguru (edo gehiago) izango liratekeela pentsatzen dut. Merkatu Plaza besterik egiten ez badute, 4,5 milioi euroko galera erraz izango da. Garage salmentarekin jeitsi daiteke apur bat galera hau, baina zaila ikusten dut hortik asko jeistea... Eta kontuan hartu barik Ikeirena bezalako txostenetan inbertitutako dirua. Txosten horiek guarkotu beharko dira obra egin aurretik, eta berriro ere inbertsio bera errepikatu beharko dugu. Kudeatzaile negargarriak ditugu herri honetan. Baina politiko onak dira, ze... pare bat urte barru aulkian helduta jarraituko dute. josu. Mikel Larreategi<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2009eko azaren 24a 07:56): > http://www.diariovasco.com/20091124/bajo-deba/errebal-vuelve-eibar-20091124.html > > "El Ayuntamiento recupera el solar de Errebal, previo pago de 1,1 > millones de euros, para construir un aparcamiento provisional y > madurar un proyecto de centro comercial" > > Gai honen kontu ekonomikoak dakizkien bateron batek esango desku > zenbat diru galdu daben udalak honetan? > > > > Mikel > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
