Ba ni Korteinglesaren aldekoa naiz, eta pozten naiz Eibarren ipini dabelako.
Uste dot horrek mugimendua ekarriko dotsala herriari, kanpoko jendea erakarriko dabela, eta ez bakarrik megadendara, herri guztira baizik. Eta ni behintzat akordatzen naiz txikitatik Bilbora joaten ginenean erosketak egitera, Korteinglesera eta inguruko dendetara ere joaten ginela eta inguruko gozotegian meriendatzen genuela. Horrela ezagutu genuen Bilbo. Ez oraingo megazentro komertzial horietara jendea joaten den moduan, etxetik aterpera eta aterpetik etxera, hiria ikusi ere egin barik. Beste kontu bat da erraldoiari ezin izango zaiola dena libre laga, herriarentzako ona delako, baina hori neurrian izan beharreko zerbait izango da. Ala inor ez da akordatzen herri honetan eta besteetan Eroskiri zelako mesedeak , errepideak barne, egin zaizkion bere megadendak zabaltzeko? Euskararen eta lanpostuen kontuetan, ez dut uste Korteinglesa Eroski edo beste denda txikiak baino okerrago izango denik. Ez badie eskatzen langileei, geuk eskatu beharko dugu. Propaganda behintzat txukun euskaraz egiten dihardute. Julian Etxeberria kalean berritu berri duten BM horretan kartel berri guztiak gazteleraz jarri dituzte. Eta herriko dendak ez esan orain euskaltasunaren paradigma direnik, ez eta lanpostu duinenena. Zenbat irabazten du denda bateko dependientak? Ni sarritan joaten naiz Toribio Etxebarriako Korteinglesera. Eguerdian luzatu egiten du ordutegia, nire lan ordutegiaren mesedetan, beste dendak ez bezala, mutikoendako arropa hamabost minututan erosten dut, ez Eibarko gainerako dendetan baino garestiago, dependienta maja-maja euskaldun batek atenditzen nau, eta gero, zerbait bueltatu nahi badut, galdera eta arazo barik dirua bueltatzen didate zuzenean. Errazago ezin. l Elena
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
