kOnforme, Eibarko hainbat dendatan euskeriak ez daka lekurik. Neure
erantzuna etorri da propaganda euskaraz egin dutelako, eta euskeran
bermatzailliak diran itxuria hartu detsadalako.
Ez dakitt zenbat kobnratzen daben dendarixak. baiña neri gitxi begittandu
jata, oso gutxi. sortu dittue lanpostuak, baiña zelakuak? Askotan hori
ahaztu egitten jaku, kontuan izanda asko eta asko emakumezkoak dirala.
Gu be juaten giñan korte inglesera, baiña askotan berattik urten be ez
genduan egitten. Uste dot gaur egun ohittu garala holako zentro kom
ertzialetara juaten, eta bertatik ez urtetzen. Zentrotik ez dago urrun,
baiña bertan be ez dago.
Eroskiri mesedek? Milla. Eta eibarren be errotaonda berrixa egingo deskue.
Jentia, igual batetik bestera mobiduko da.
Toribio Etxebarriako bihargñak oso majak dira ixa danak, eta ndo atenditzen
dabe, ez dakat dudarik. ez dot holakorik zalantzan jartzen!
Urte bete barru ikusiko da
leire

2009/11/24, Elena Laka <[email protected]>:
>
>  Ba ni Korteinglesaren aldekoa naiz, eta pozten naiz Eibarren ipini
> dabelako.
>
> Uste dot horrek mugimendua ekarriko dotsala herriari, kanpoko jendea
> erakarriko dabela, eta ez bakarrik megadendara, herri guztira baizik. Eta ni
> behintzat akordatzen naiz txikitatik Bilbora joaten ginenean erosketak
> egitera, Korteinglesera eta inguruko dendetara ere joaten ginela
> eta inguruko gozotegian meriendatzen genuela. Horrela ezagutu genuen Bilbo.
> Ez oraingo megazentro komertzial horietara jendea joaten den moduan, etxetik
> aterpera eta aterpetik etxera, hiria ikusi ere egin barik.
>
> Beste kontu bat da erraldoiari ezin izango zaiola dena libre laga,
> herriarentzako ona delako, baina hori neurrian izan beharreko zerbait izango
> da. Ala inor ez da akordatzen herri honetan eta besteetan Eroskiri zelako
> mesedeak , errepideak barne, egin zaizkion bere megadendak zabaltzeko?
>
> Euskararen eta lanpostuen kontuetan, ez dut uste Korteinglesa Eroski edo
> beste denda txikiak baino okerrago izango denik. Ez badie eskatzen
> langileei, geuk eskatu beharko dugu.
>
> Propaganda behintzat txukun euskaraz egiten dihardute. Julian Etxeberria
> kalean berritu berri duten BM horretan kartel berri guztiak gazteleraz jarri
> dituzte. Eta herriko dendak ez esan orain euskaltasunaren paradigma direnik,
> ez eta lanpostu duinenena. Zenbat irabazten du denda bateko dependientak?
>
> Ni sarritan joaten naiz Toribio Etxebarriako Korteinglesera. Eguerdian
> luzatu egiten du ordutegia, nire lan ordutegiaren mesedetan, beste dendak ez
> bezala, mutikoendako arropa hamabost minututan erosten dut, ez Eibarko
> gainerako dendetan baino garestiago, dependienta maja-maja euskaldun batek
> atenditzen nau, eta gero, zerbait bueltatu nahi badut, galdera eta arazo
> barik dirua bueltatzen didate zuzenean. Errazago ezin. l
>
> Elena
>
>
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to