> Lehen 5 toponimo zeguazen tokixan (Ego-gain, Harkazpe, Makalarro,
> Kakalardokua, Barrenengua...), oin bakarra: "El Corte Inglés". Kitto.
> Sintesisa. Modernidadia.

jaja, bai hala da, eta ez joera berri-berria.

Galerias Preciados zenean, Eliza atzeko parkeari "Galeriaseko parkea"
(parque de galerias) esaten genion (diogu orainik) .

Txantxazelaiko futbol txapelketan kamiseta igualak, izen publizitarioa
eta gainean publizitatea eraman zuen lehen taldea Robertitok
entrenatzen zuen "Galerias Preciados" izan zela uste dut nik.
GP zeramaten bularrean :-)
Zatarrak ziren baina zelako enbidia: kamiseta, fraka eta galtzerdiak,
den-denak igoal-igoalak eta berriak :-)
Beste talde guztien izenak "Gazte gogorrak" "Apurtu arte", "zazpi
gazte", "botafumeiro" "bomba", eta abar ziren, eta kamisetak bakoitzak
ahal zuena!

Aldiz, orain ia  talde guztien izenak komertzialak dira "bar txoko"
"bar Vivaldi" "Bossa" "Teknografik" "seguros lagun-aro", ...

modernidadea :-)

Eneko



-- 
Eneko Astigarraga
CodeSyntax
Azitaingo Industrialdea 3 K
E-20600-EIBAR
Tel: +34 943 82 17 80
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to