Jope, Ander

Ba bai, efizientiak badira. Pelikuletan moduan, euren "sikarioak" bidaliko 
zittuen pintadia garbitzera, ia norbaittek ikusten dabezen...

Kontu bat, uste dot Kortinglesa eta herriko dendak ezin dirala konparau 
euskaran kontuakin edo soldaten kontuakin edo lan eskubididenekin. Zergattik? 
Herriko dendak asko diralako, ezberdinak, jabe ezberdinekin eta kriterixo 
ezberdinekin. Ta korte inglesa bat eta bakarra, eta udaletxetik jasotako 
laguntzak ez dira makalak. Oso ikuspuntu iñuzentia iruditzen jata danak 
mailakatzia esaten "Ah, ezdakitt zer dendakuak bez ez daki euskaraz". 

Bestalde Eroski eta bestelako zentro komertzialekin konparau nahi badou, hor 
ados nau. Badira urtiak saiatzen nazela Eroskin ezebe ez erosten eta COrte 
Inglesian be bardiña eitten saiatuko naz. Eta nahixau dot denda normal baten, 
txiki baten, dendarixari astiro-astiro euskarazko hitz batzuk irakasten jun 
holako superfizie baten euskara zuzenian tartatua izatia baño. Dana dala, esan 
destenagattik, ez da horren erreza euskaraz tratatua izatia holako tokixetan. 

Nik animauko neban jendia denda txikixetara bueltatzen, betiko tratua 
berreskuratzen, alegia, batzuekin ondo beste batzuekin igual ez hain ondo. 
Bertako produktuak erosten ahal dan heinian. Ahalik eta gutxien erosten. 
Aisialdia kontsumotik bereizten, mendira gehixau jun, edo behintzat kontsumoa 
izan deixala kultura mailan, kontzertuak, antzerkixak... Bizitzia hobetzen 
dosku horrek, nik uste. Eta batzuendako igual ohittura aldaketa bat suposatuko 
dau, ba noski. Baña merezi leike. Eta ekonomikoki ezberdinttasuna badau, baña 
posible dalakuan nau.

Jok

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to