Ordu erdi bat edo da Patxi Mutiloa adittu dotela Euskadi Irratiko kirol
programa batian. Inoiz ez neban entzun eta pentsau dot "kontxo, eibartar hau
zelakua dan ikusiko dogu!". Labur jasota, bere esana hauxe izan da: bai,
biharrian dabixela eta normala dala Espainiako buelta Euskal Herrittik pasa
daixan eta Espainiako selekzinuak, saskibaloikuak, foballekuak eta dana
dalakuak, Euskal Herrixan joka daixela. Hori dana normaltasuna da, berak kirola
despolitizatu gura dabela eta hórrek gauzok normal hartu bihar dirala. Gainera
demaseko harrokerixa zerabilela emon desta, berak diñuazen gauzak normalak
dira, eta bardin ikusten ez dogunok anormalak ei gara.
Elkarrizketatzaillia bera penagarrixa emon desta. Nik uste dot
jendian bataz bestekua baino dexente gehixago jarduten dotela kirolian, baina
ez dittut erregular kirol programak edo prentsa segitzen asko eta asko
subnormalentzako eginda dagozela emoten destalako. Eta hau kasu horretako bat
izan da. Elkarrizketatzailliak ez ekan kapazidaderik, bururik, preguntatzeko
"eta euskal selekzioak partidu ofizialak jolastu ahal izatia ez zan normala
izan bihar?" "Eta zuek horretan zer zabixie egitten?" "Eta (aldeko balira)
Espainiako gobernua kontra jarri ezkero zer egingo dozue?" "Eta horretan
ezer-ezer ez egittia, hori ete da normala?". Baina ez, kazetari horrek ez ekan
ez bururik ez txapelik hori preguntatzeko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.