Meriendatzera, kafia hartzera, joaten garen tabernako jabiakin
berbetan egon ginen lehenguan, Gasteizko barrixo batekua. Asteko zazpi
egunetatik seitan bihar egitten dabe, bat librau. Dudatan zeguazen beste
goiz bat edo libratzia merezi zetsen.
Pentsatzen hasitta zeguazen paguzko telebisiñua izatea
onuragarrixa ete jakuen. Lehen, Alavesa lehenengo dibisiñuan zeguanian bai,
baina oin partidu gitxik erakartzen dabe jendia. Lehen hilian foballak 260
euro inguru kostatzen zetsen, gero katiaz aldatu eta 180 euro inguruan,
baina etekina..., dudazkua.
Gainera taberna hau eliz batetik gertu dago, eta bastante
normala da mezatik urten eta eliztarrak bertara juatia zeozer hartzera.
Baina lehen, domeka goizetan edo, hainbeste ez dala, lau meza emoten zeben,
eta oin bi baino ez. Eta hori asko igartzen da kajian.
Lehen lau meza emon eta oin bi, eta posturia egingo neuke halako
jaitsiera elizaz eliz, eta etenik barik, gertatu dala azkenengo 50 urtietan.
ETA ABORTUAN LEGIAZ ARDURATZEN DIRA OBISPUAK??
i.
----- Original Message -----
From: "normanduval" <[email protected]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Sent: Monday, November 23, 2009 10:28 AM
Subject: Re: [eibar] Elizia
Igual nik ez dot asko konpartitzen zure hitzetan nabaritu leiken
elizanganako kanpotiko sinoatia antzeko hori. Nik uste dot zuk aitatzen
dozun prozesu hori, elizan gainberiana, ez dala horren azkarra. Gertatzen
ari da, baña oso motel. Ta gañera, eliza kontuetaz gain, uste dot moral
kristauak bere hortan diarduela, ixa iñor elizara jun barik. Dana dala, ez
dakitt, baña susmua dakat numeruak begiratuko bagenittun harritu ingo
giñala, jendarte hau laiko bihurtzeko dexente urrun dauala-ta.
Holako personajilluak jartzen badittue euren postu altuetan nik uste dot
izan leikela ikusten dabelako beren posiziñuak bakarrikan gogortasunetik
defendatu ahal izango dittuela. Ta aldi berian, seguraski oraindikan eliziak
guk uste doun baño indar handixaua dakalako, eta Euskal Herrixan bizi doun
une politikuari bebai euren "aportaziñua" ein nahi dabelako eskuin
katolikuak.
Guk kanpotik gauza askorik ezin omen dou ein. Baña hain zuzen ere kanpotik
izan biharko dira hainbat aldarrikapen: Eliziak oraindik be herri honetan
bizitza sozial eta pertsonala regulatzen utzi deixan behingoz, laga gaitzala
nahi doun moduan eta nahi douna maitatzen, utzi daixala abortua praktikau
daben emakumiak kriminalizatzen, atara deixela euren eskuak gure
gorputzetatik eta erabakixetatik. Onartu deixala behingoz IHES-an pandemian
euren diskurtsuak izandako ondorio hiltzaileak eta abar, eta abar eta
abar,,, Eta Euskal Herrixan zehatzau be hainbat gauza legoke esateko elizan
korronte ofizial guzti horreri. Ta hori dan hori eliza barruan kontzientzia
kritikua dakatenek ein nahi badabe, oso ondo pentsatzen jata. Baña guk
kanpotik bebai in biharkou indarra. Nere ustez eliza ofiziala jaustetik oso
urrun dau oraindik. Baina bultza ein bihar jako, hori beti.
Jokin
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.