Euzkadi merezi zuten, Koldo Izagirrek idatzia, Susak 2009an aterata.
Aurten edizio berria atera dutela, hirugarrena, kritika onak entzun
nituen; titulua ere deigarria zen... ba besterik ez genuen behar eta jiratu
nuen.
Nobela motza da, 104 orri letra handi samarraz. Hasieran latza,
euskararengaitik batez ere, azken aldian izan dudan berba ezezagun metarik
potoloena. Gaur egun nobela bat hartzen dudanean ez dut hiztegia aldian izaten,
ez, edo gustora leitzen da edo ez, testuinguruarengatik aditzen da edo paso,
besterik ez. Eta aurrerago, momentu batetik aurrera, hiztegia hain sufritua ez
dela deritzazu, baina igual dio, aditu barik segitzen duzu, estrukturarengatik
edo batek daki zergatik. Kontua da eleberria bukatzen duzula, eta bukatzen duzu
laburra delako eta "falta denarengatik amaituko dugu" esaten duzulako, eta
berdin segitzen duzu, amaitu eta ni behintzat ez naiz ezertaz enteratu, baina
ezertaz ez. Eta ez dut bigarrenez irakurriko ea orain mami pixkat ateratzen
diodan, ez, hartu nuen liburutegira bueltatu eta ez dut testu horrekin ezer
jakin nahi. Ea hurrengoarekin sorte gehiago dudan, ze berdina tokatzen bazait...
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.