Joño. Oraintxe jakin dut eskilara mekanikoak egiteko 1.053.523 euroko aurrekontua duela aurten Eibarko Udalak. Eta horietatik, 737.466 Jaurlaritzaren poltsikotik irtengo dira, gaurko Gobernu Kontseiluan adostu dutenez.
"Entre los proyectos están los de ascensores comunitarios en J.A. Mogel, el de escaleras mecánicas de intemperie entre las calles Juan Guisasola y Zezen Bide y un proyecto de accesos mecánicos en J.A. Iturrioz." J.A. Iturrioz? Ez nekien izen horrekin kalerik bazegoenik Eibarren. Polonia Etxebarria eta Urki Kurutzekuaren artean dagoen kale hori da, Urkiko goiko partean. Ego-Gain Isasi kalekoak ez dituzte aipatu. Udalak ordainduko ditu? Corteinglesaren obretan sartzen da?? josu. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
