Egin nuen aurreko irakurketak zapore mingotsa laga zidan eta ez 
nuen nahi baten ostean bigarren dezepzio bat izatea eta garantiazko eleberri 
bat aukeratu nahi izan nuen.

 

            SPrako tranbia, Unai Elorriagarena sari eta kritika on guztiak 
zituen. Honek gogogabetzen baninduen ez dakit zer aukeratu beharko nukeen 
hurrengorako. 153 orri dira zortzi kapitulutan, eta kapitulu bakoitzak hainbat 
azpizatiketa, estructura aldetik erosoa da.

 

Nobela honetan ez da ezer espezialik pasatzen, hiru-lau pertsona burua galduta, 
eta galtzen, euren eguneroko jardunean. Orijinala da, dudarik ez. Eta gainera 
gustora irakurtzen da. Badauka halako ikutu surrealista bat, elkarrizketak 
zentzu gutxikoak, pentsaeran norabide eskasekuak. Astiro irakurtzea komeni da, 
normalean baino sesegusago. Xabier Mendiguren Elizegik egin dion hitzaurrean 
zera dio: "ia ahaztuta geneukan esperimentazioarako, abangoardismorako, 
literatur jolaserako ohitura berreskuratu digu Elorriagak, eta eskertzekoa da". 
Bat nator berarekin.

 

Gehiago ere badio, lorak besterik ez dizkio botatzen: "oso-oso gutxitan ikusi 
dut horrelako maitasuna eta maisutasuna literaturarentzat, maiuskulaz nahiz 
minuskulaz". Tira, tira, hainbesterako ez dakit ote den. Eta azken batean lerro 
honen irakurleak jakin gura duena da ea merezi duen, gomendagarria ote den. Eta 
bai, baietz, nik (ere) aholkatzen dut.



    Ima

 
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to