Gaur egunian pil-pillian dagozen puntuak Eibarren gaiñian: sarrerako
hiru eta beste hamasei lauko, Trunboik bertsotan astinduz;
Basarrittarrak, Udala, Errebala, Txonta, Arrateballia, Tekniker,
Funikularra, Egogaiñen imajiña.
Serafin
EIBARREN GAIÑIAN
_Sarrerako hiru eta beste hamasei_
Lehenengotikan esan bihar da
gauzak argitze aldera
gure burrukan ez gabizela
baserritarren kaltera
Baserritarrak egin dau beti
ingurugiruan alde
ta Udalak jakin bihar leuke
egin dabela debalde
Basuetako garbiketia
ha zelako ahalegiña
zergaittik ez jakue ordaintzen
borondatiaz egiña
I
Antziña baten izan ete zan
Errebaleko auzia
gaur egunian ez da ba hemen
oso jasua gauzia
II
Saldu bihar eztana salduta
gasterrentzat oparixa
eskuratzia nahi dabenian
pagau bihar hobarixa
III
Harrigarrixak dira Eibarren
gertatzen diran kontuak
hogei pertsona argi bakarrak
beste guztiok tontuak
IV
Isilmisilka lana eginda
erretratuan zuritu
hogeixak ziran hartzekuekin
ez ziran bape gorritu
V
Itxuria be hartzen detsagu
fraile klausuriarena
herriko etxia uste dabe ta
osorik dala eurena
VI
Oposiziño bako etxian
egittekuak bi dia
herrixarekin berba egin edo
segi oraingo bidia
VII
Herrixarekin ez dabe egingo
ez berba ez harremanik
euren gaiñetik ez ei dago ta
eurak baiño gehixao danik
VIII
Nahiz eta berbaz daken herrixa
poderioaren itturri
bene benetan pentsatzen dabe
dala basuan txindurri
IX
Ez dakigu ikusi ez daben
herrixaren hasarria
edo ikusi nahi ez badabe:
itsutasuna larria!
X
Txontan a ze belarrondokua
Errebalen makillia
Azken aurreko hankasartia
saldu Arrateballia
XI
Zenbaittek nahi leuke hasi
lanian leku onian
Arrate gaiñe eskeintzen dogu
hara! Zuzen zuzenian
XII
Horixe bai dogula singular
pagotxo batzuk kenduta
lautu biharrik be ez dago ta
dana aprobetxatuta
XIII
Helipuertua be egin leike
tiropitxoiko zelaixan
aste barruan Teknikerrentzat
eskopetentzako jaixan
XIV
Funikularrarena be hor da
idea on modernua
horixa ta gorrixaz pinttauta
ballarako adornua
XV
Betigora makiñan sartuta
egundoko panorama
autopistako burrundaria
tori kanela en rama
XVI
Eibar moderno izan biharrak
Egogaiñen imajiña
kontsumorako kristal kaixola
kitto josteko makiña
Trunboik jarriak 2009ko abenduan
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.