Ba beittu, zure tio hori urte baten (edo bitan?) izan neban erlijio irakasle eta benetan errekuerdo ona laga estan. Esaten dotenian kaleko abadiak badakixela nun eta ze mundutan bizi diran bestiak beste zure tio horrekin akordatzen naiz. Gorputzez haundi eta sendua zan eta horregaitik nire lagun batek txantxetan esaten eban "Aita Arroitak" jotzen bazotzun bizitza guztirako gogoratuko zendula. Jakina, inori ez zetsan jotzen, ezta hurrik pez. Oso tratu oneko pertsona moduan gogoratzen dot, humore onekua. Gainera, ezagutu ez dozuenontzako, egixa da abadiok askotan/batzutan halako ikutu palagusua izaten dabena, eta kasu honetan ez, oso gizon normal-normala, kalekua, baina bizibidez apaiza.

Urtien pasakerangaittik eta edadiangaittik pentsatzen neban zendua egon zeikiala, baina jakin ez nekien. Bizitzan legia izango da, baina pena emoten desta, ha be merezi eban pertsona zalako. Zure tion lako jendia elizan agintean balego nik uste gauzak oso diferentiak izango lirakeela erakunde horretan. Goixan bego.

   Imanoltxu.





----- Original Message ----- From: <[email protected]>
To: "Eibartarrak Posta Zerrenda" <[email protected]>
Sent: Thursday, December 31, 2009 12:55 AM
Subject: Re: [eibar] Arroitajauregitarrak


Baai, tio Javier, Pedro Marin bikixa.
Oin dala hamabost(?) bat urte hil zala derrepente bihotzekuak jota.

Ander (tabernatik bueltan)
--


On Tue 29/12/09 23:48, "Imanol Trebiño" [email protected] wrote:
Asteburu luze honetan Anderren beste fazeta bat ezautu dot,
bai, maña zerabilen zuritoak ataratzen! Gaur Maiteri alkarrizketa bat
adittu detsat Euskadi Irratian, ondo berba egitten eta hobeto jotzen.
Eta bixon kontura hirugarren batekin akordatu naiz, erlijio irakasle
izan neban Arroitajauregi abade bat, oin dala 20 urte baino gehixago,
zeuen familiakua zan/da??

it



_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to