Soldaduzkan zenbaki bat zara, ez dozu izen abizenik, deus ez zara
Uniformiak denak berdin sentitzeko baino desberdintasunak deusestatzeko
erabiliak dira,
Estatu mailan berdin egiten ari direna uniformidadiaren bigarren erabilera
da,
Honekin lotuta hori maila ideologikoan egiten ari dira bainan baita ere
maila ekonomikoan, Amatiñok bere blogean sarrera edarra egin zuen azken ari
honetik. Zentzu honetan PPkoekin (Euskadikoak) lehen bider bat egin nuen,
eta eurok euren nagusiekin talka. Zer eta denok gara
nacional-independentista ekonomikoak, hau da neri ez uztu ene poltxikoa,
gero zuk horti zehar ez dakit nola gastatzeko. Mikroekonomia versus
makroekonomia, hobe noberan atarian auzoko teilatuan baino. Bai norbaitek
gizatasuna, eskuzabaltasuna, sozialismoa (behar bada), etabar segidan
aupatuko ditu bainan diruarekin ez da jokatzen eta polikan askotan jokoa
dirudi. Poltxikoa da batuko gaituena, eleiz gizonak bide guztiak dira onak
jainkoarengana urbiltzeko, bide guztiak dira onak
Ramon
Euskal gobernu berrixa abixan jarri zanian jakinmina neukan Radio
Euskadin (eta Euskadi Irratixakin) zer egingo zeben, COPE-SER bat? Hilabate
batzuk pasa diranian eredua uste dot nahiko garbi geldittu dala: Radio
Nacional de España da eredua. Euskal Herrixan gainian diharduen denbora
murriztu eta Espainian gainekoa, eta Espainiako gobernuan gainekoa, dexente
haundittu, eta horren kontura aitzakia bat are denbora gehixago emoteko psoe
eta ppri, gobernuari eta oposizioari. Bestiak... ez dabe kontatzen.
i
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.