Hori da ikerketen finantziaziño itturrixa esperimentu zientifikuen emaitzaren faktore garrantzitsuenetako bat izatian arrazoia, garrantzitsuena ez bada.

oier gorosabel larrañaga(e)k dio:
Azkenaldixan, halabiharrez, mundu zientifikuan igarixan egittia tokau jata tesi bat dala eta. Konturatu naizenez, gauza batzutarako ona da metodo zientifikua, baiña bestietarako motz geratzen da eta, txarragua dana, batzutan sesguak maisuki erabilli ezkeriok, gauza harrigarrixak probau leikez (metodo zientifikuan erabilpen ustela eginda).

Esate baterako, ikerketa hau dago:
Leino-Arjas P. Smoking and musculoskeletal disorders in the metal industry: a prospective study. Occup Environ Med. 1998 Dec;55(12):828-33.

Ikerketa zihero serixua bada be, metoduan kanonak zorrotz erabillitta-eta, ezagun da ikerlarixak katxondo batzu dirala. Izan be, prozedura zientifikuen korsetak eta bide estuak erabillitta, zera "frogatzia" lortu dabe bestiak beste: tabakuari lagatzia txarra dala osasunerako.

Goixan aittatutako sesgo hórrekin zerikusixa daka honek. Gauzia da, toxiko bati lagatzian nahikua normala dala gabezixa-sindrome batetik pasatzia, nun sintomak txartotu eta pertsonia gaixorik ipintzen dan. Nahikua da egitate txiki honi kasurik ez egittia, ikerketa baten emaitza paradoxikuak jasotzeko, eta errealidadian alderantzizko mezu bat zabaltzeko metodo zientifikuan baldintza guztiak beteta. Mikroonden alde nahiz kontra, gaiñera.

Honekin bakarrik esan gura dot, azkenaldixan letra larriko Zientzixiak punto asko jaitsi dittuala nere ranking pertsonalian.

O.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to