Trunboi umoreko eta kritiko darabigu txikiziñuan kontra. Hemen daukaguz
kopla batzuk "Peru guria Londresen" doiñuan kantatzeko.
Serafin
_KOPLA BARRIAK SANROMANEK JARRIAK_
I
Saltzen dabe imajiña
“HOLA”ko danak adiña
azala lustre ederrarekin
barrua hirua baiña
/Ai! gure herria/
/ingurukuen barria./
II
“CORTE INGLES”ko argixak
benetan ikusgarrixak
lanpostuak be agindu ziran
sobrau jakuez erdixak.
/Ai! gure.../
III
Moderno eta barrixa
gura leukie herrixa
horretarako eingo dan arren
txikiziñua larrixa.
/Ai! gure …/
IV
Aurretikuen jarduna
gaur arte heldu jakuna
zergaittik bota eta birrindu
nun laga dogu zentzuna ?
/Ai! gure …/
V
Injenerutza lanian
dabiz oin Errebalian
presia egin nahi dabe baiña
ur guztia juan danian./
/
/ Ai ! gure …
/
VI
Errebaleko parkiña
aprillerako egiña
behin behinekua izango ei da
ikusiko da jakiña !
/Ai! gure …/
VII
Zeiñek sinistu bihar dau
seikua zana bat pagau
gansterrak dira tontuak edo
guzur hutsa da guzti hau.
/Ai ! gure.../
VIII
Haginkadia sakona
mendixari ein jakona
zergaittik ezin bakian laga
bake bakian dagona?
/Ai! gure …/
IX
Arrateballen taillarrak
hondatu dira baztarrak
Untzetaraiño porlandu eta
nun jo bihar dau oillarrak?
/Ai! gure …/
X
Matsariko ospittala
kronikuendako dala
idea ezin bikaiñagua
hil daittian sartu ahala.
/Ai! gure …/
XI
Hor hildakuen diruak
pensiñorako euruak
pozik ta gogoz tragauko dittu
haziendiaren zorruak
/Ai! gure …/
XII
Oponentiak auzuan
ezkon biaje gozuan
agintedunak emoten detsen
opiuaren lausuan
/Ai! gure …/
XIII
Oposiziño tristia
larrixa ezpalitz txistia
eitten dabena egittekotan
hobe leukie ixtia
/Ai! Gure …/
XIV
Lan hau dan arren laburra
eskaxa eta apurra
eibartarrokin ez naiz ahaztu ta
zeuntzat doia agurra.
/Ai! gure .../
DOIÑUA: Peru guria Londresen
Eibar 2010-02-04
__//
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.