2010/2/15 markos zapiain <[email protected]>: > ezaugarri hauek aldi berean lituzkeen i-rakurgailua litzateke bilatzen > dudana: > > -distirarik ez, tinta elektronikoa > -baina leku ilunetan irakurtzea ahalbidetzen duen berezko argia > -bilatzailea, liburuan kontzeptuak eta hitzak bilatu ahal izateko, kindle > lez > -oharrak idazteko aukera > -euskara arazo ez zaiona > >
Ikusi dut galdera bera jarri duzula Sustatun, Markos. Uste dut oso zaila izango dela inork erantzutea ze... - Ia inork ere ez dauka i.rakurgailurik Euskal Herrian - daukaten apur horiek... auskalo nor diren, baina bakoitzak berea izango du, auskalo zer irakurtzen duen eta nola darabilen, eta erabiltzekotan ere, bakoitzak irakurgailu bat bakarra dauka, eta ia seguro ez duela beste modelorik eskura konparatzeko. Nik neure burua guru gisa saltzen dut batzuetan... baina ez dut sekula esku artean halako trastorik eduki. Ikutu ere ez, Markos. Inor badago halakorik ukitu duenik zerrenda honetan, MANIFESTA DADILAAAAAA!!!!! Beste aukera bat hau izan daiteke: zuk erosi edozein, eta nola zu izango zaren euskaldun bakarra halako bat izango duena, gero saldu sapientzia hori, zure aholkularitzari prezioa jarrita. Luistxo _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
