Kaixo Imanol.

Nere partetik, komunikabidietan agertziana nahikua lojikua dok. ADES, Arrakala Irratixa eta FisioLanTaldeko prentsa arduria jaroiat (asteroko prentsa oharrak, etabar). Gaiñera nere taldekidiak nahikua lotsatixak dirazenez, periodista bat agertzen danian zuzenian neri bideratzen jestek.

Orduan: kazetarixak maxixatzen ibilli ta gero, normaltzat jaukat gero eurak atendidu biharra. Inkonsekuente xamarra izango litzakek iges ibiltzia.

Hori bai: jeneralian, beti nahi izaten juek norbera juatia euren redakziñora, eurak etorri biharrian. Arazorik ez badesta suposatzen (nere eguneroko bizimoduan, nahiz biharrian) juaten nok, eta bestela telefonoz egittia eskintzen jetset. Batzutan balio jetsek, baiña beste batzutan ez. Halakuetan etxuagu egitten elkarrizketarik, eta kitto.

O.



From: Imanol Trebiño <[email protected]>
To: Eibartarrak Posta Zerrenda <[email protected]>
Subject: [eibar] Komunikabideetan agertzeko pentsatzen dozue aldez
        aurretik komeni ete jatzuen?
Message-ID: <000801cab27e$5edc9be0$15e0d...@3ec8ab4d654742a>
Content-Type: text/plain; charset="iso-8859-1"



Oier G. Ikusi neban El Correon (edo El Diarixuan?) eta neure buruari preguntau netsan: "zergaittik?". Erantzun posibleak: 1. Besterik gabe, eskini egin detse eta onartu dau, orrialde bateko gloria, zergaittik ez, berak ez daka herrarik El Correon kontra. 2. Espeleologia promozionatzen dabix, El Correo erabili horretarako, zergaittik ez? 3. Bere masai negoziua daka, hor agertzia bezero batzuen artian prestigioa emongo detsa, negoziua negoziua da.

Atzo edo hereiñun edo, Ander A. Agertu jatan ETBn bere lutier doaiak erakusten. Amaieria baino ez neban ikusi. Harrittu nindun, baina ni baino gehixago andria, erdizka euskaraz erdizka erdaraz egitten, eta esaldi berian!! Neskiari argittu bihar izan netsan: "euskaraz geuk lez daki horraittiok". Eta lehengo galdera bera: "eta zergaittik?" 1. bezero euskaldun eta erdaldunak danak pozik laga gura, beharbada gero inor konforme ez gelditzeko 2. drogatuta zeuan 3. Eszentriko-txoro moduan agertu gura zeban, artistak eta artista jendiakin lotzen diranentzako onargarrixa eta interesantia egitten dabelako. ;-)

Galdera jeneralak (serixuak) azkenian hauetxek dira, aitatuentzako eta gura daben beste guztiontzako:

1.. Komunikabidetan agertzeko eskaintzen dotzuenian, aztertzen dozuez onurak eta kaltiak, etekinak? 2. Aztertu bai baina azkenian erantzuna beti da "bai"? Edo ezta aztertu bez, beti esaten da "bai". Edo beste modu batez esanda, inoiz esan dozue "ez"?



_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to