2010/2/2 Luistxo Fernandez <[email protected]>: > duela urtebete Leirek pelikula bat aittatu zeban zerrenda honetan, > bideo bat ikusten hunkitu zala. Emakumezko aktoria Berlinen sari bat > jasotzerakoan kitxueraz berbetan eta kantuan. > Bere blogian dago sarrera. > > http://eibar.org/blogak/leire/archive/2009/02/18/titi-ikaratua > > Urtebete beranduago, saretik jaisteko moduan dago film hori: > http://btjunkie.org/torrent/La-Teta-Asustada-DVDRIP-Spanish-2009/3952f41e6bfdd581bcf15a52e43d8fea7eff1cd3bdc1 >
Bueno, bideo hura desagertu da Leireren blogetik (Youtubetik kenduta, ditxosozko egile eskubideak tarteko), baina oin Sustatun ikusi leike http://sustatu.com/1266225725 Eta horrez gain, azpitituluak sortu ditut pelikularentzat: Kitxuerazko pasarteentzat. http://www.manterola.org/azpitituluak/euskaraz/1266134228 Gehiena gaztelaniaz da, baina kitxuerazkoa... ba euskeraz irakurtzeko aukera. > eta 2010eko oscarretan ingelesez ez den pelikulen artean 5 > hautagaietako bat da. uste dot 5 barik 4 direla... oker esan neban hori. 1. Un Prophete 2. El Secreto de Sus Ojos 3. Das Weisse Band 4. La Teta Asustada Egia esan titiarenak zaila dauka... beste 3ak ikusi ditut, eta 1-2 hobeak dira neure ustez. Weisse Band kritika onekin dator, eta txarra ez da, baina ez nau asebete. Onena Un Prophete neure ustez. Frantsesa da. ikusterakoan, hara sorpresa, ez nekien ezer baina resulta dialogoaren parte handi bat korsikeraz dela... Ko-gidoilari Thomas Bidegain bat da. Nor da? idearikpez, baina film bikaina da. Kitxueraz edo korsikeraz oscarretarako filmeetan bai? eta Azpitituluen horretan aborijena australianoen bat ere azaldu da azpititulatuta! http://www.manterola.org/azpitituluak/euskaraz/1264512215 Sustatuko horretan idatzi dudan bezala ( http://sustatu.com/1266225725 ), gogoratu naiz duela 15 urteko Eremuak zinemaldiaz... orain guk geuk etxean egin dezakegula, akaso, halakorik, nork zer subentzionatuko zain egon barik. Eta, hurrengo urrats moduan, Inuit-en hizkuntzan dagoen film bat euskaratzeko asmoa hartu dot. Atanarjuat, http://www.atanarjuat.com/ 3 boluntario gagoz, baina besterik be eskertuko litzateke. Lana partituta 200 bat lerro dialogo izango ziren itzultzeko, testu itzulpena da ingelesetik euskarara. Akreditazio tekniko edo linguistikorik ez da behar. Luistxo _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
