Kaixo:
Benta Berri (Antigua) auzoan nago ni eta hemendik
ez da ezer ikusten. Twitter bidez ari naiz
jarraitzen dena eta jendeak dio dena normal dagoela oraingoz Donostian.
Baina lagun bat etorri berri da kotxez Zarauztik
eta beldurra pasa duela esan dit.
Artxandan (Bilbon) bai egon dela kaiku bat
belarrak erretzen eta kristoren sutea sortu ei du.
Irakurri dut nonbaiten 20:00etatik aurrera
garraio publikoak eten egingo dituztela, gau erdira arte.
Iturri
At 21:12 27/02/2010, you wrote:
Aizue, nere sukaldetik itsasua ikusten dot,
iratargi/talo azpi oso polittakin, eta
illunttasunian kriston sua ikusten da Donostia
aldian. 800 bat metrotako frentia bai (ni Lekeition bizi naiz).
Illuna dago eta ezin dot sigur esan, baiña
esango neuke Donostia herri inguruan dala,
Igeldo aldera, Mendizorrotz partian-eta.
Interneten begiratu dot eta ez dot ezelako albisterik topau.
Ezer daki iñok, zerrendako donostiarrak edo?
O.
PD: zelakua dan jentia gero, halako sargorixa
aprobetxau bihar suak ixotzeko. Oin dala 22 urte modura, bardin-bardin.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.