Autua izan dogu gure artian behin baino gehixagotan, eta Gipuzkoako
diputaziñua erabaki bat hartzekotan danian geu mutu. Kejatzen ginen Eibar
aldeko gipuzkoarrak alderdi guztietara juteko pagatzen genduala eta oin
"sortaldeko" hórrek be pagau biharko dabe Etxegarate pagatzeko. Horrelaxe
esanda bastante umekerixa dirudi.
Baina ondo be esan leike: 1. hobe karreterak darabiltzanak pagau
deixela (gipuzkoarrak eta kanpotarrak), eta ez zergetatik gipuzkoar danok,
kotxedunak izan edo ez. 2. Hobe kotxea zergapetzia, eta aldi berean transporte
publikua, trena, barkua... bultzatzia. Gainera N-1 horretatik ibiltzia norberan
buruan beste egittia lakua da. Jode, askoz hobeto kamioi eta kotxe gutxiago
ibiltzia lortzen bada! Handikan dabixenen segurtasunangaittik!
i
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.