Egun on, Gaur, martzuak 11, 50 urte bete dittu Eibarko gure Ikastolak. Urteurrena ospatzeko, Untzagako zaharren egoitzan mahai-ingurua izango da arratsaldeko 7etan. Eta mahai-inguru horretan bertan Ikastolian lehenengo urtiak laburbiltzen dittuan bideo txiki bat be botako dogu.
Untzagako zaharren egoitzan izango da, arratsaldeko 7etan. Mahai-inguru zabala izango da, bertaratzen garan guztien artian esperientziak eta kontu zaharrak trukatzeko. Argazki zahar batzuk igo doguz Flickrera: http://www.flickr.com/photos/asarasua/tags/mogel Eta gaurko ekitaldixaz, ikastolian historixiaz eta bideo horretaz, berba batzuk idatzi dittut: http://eibar.org/blogak/sarasua/archive/2010/03/11/eibarko-mogel-ikastola-50-urte Bideua bixar ipiniko dogu online. Asier _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
