Tarteka Interneten dagoen prentsan eritzixak sartu dittut horretarako
albisteen bukaeran lagatzen daben tokixan. Horren kontura ideia batzuk:
1. Garbi daukat komunikabide horri laguntzen detsarala bere edukia aberastu
egitten dotelako. Alde horretatik, badakit bultzatzen dotela komunikabide hori,
bere ideologia, bere hizkuntza...
2. Era berean garbi daukat be neuk baliatzen dotela komunikabide horrek
jartzen daben tokia nik gura doten mezua zabaltzeko, nik baliatzen dot nik gura
doten asmoetarako.
3. Badakit kasu batzutan komunikabide horrek jokatu egitten dabela mezu
horrekin. Komunikabide hori eurena da eta moldatzen dira euren gustoko mezuak
areagotu daittezen eta gustokuak ez direnak zentsuratzen (eta ez bakarrik mezu
"gizalegebakuak" bidaltziagaittik). Komunikabidia eurena da eta jabe moduan
funtzionatzen dabe, inork ezin detse ezer esan. Ez dabe besterik gabe jartzen
igortzen dana.
4. Asko-askotan mezu higuingarrixak, iraingarrixak, egoten dira anonimatuaz
baliatua. Anonimatua izena agertzen ez dalako, anonimatua izena benetakua
balitz be ze probabilitatiak dagoz pertsona hori ezagutzeko? Benetan
erreflexioarako ez ez dabe zer-ezer laguntzen.
5. Islatzen dabe jendiak pentsatzen dabena, kortesiazko arauak albo batera
lagata eta sentimenduak garbi azalduz? Ez dakat erantzun garbirik. Badakit ez
dala populaziñuaren muestra estadistiko txukun bat, baina jasotzen da
Interneten saltzeatzen daben jendiaren sentimendua? Igual bai?
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.