Kaixo guztioi, Tartian afaririk izan ez dogunez ezin izan dogu kontsulta herrikoi bat egin diskreziño minimo bat eukitta, horregaittik elkarte anarkiko honek dakan "kontseilu editorial" horretan kontsultatu eta aurrera egin dogu.
Badakizue zer dan Lip dub bat? Nik urtarrilan hartu neban parte halako baten, Citroenek antolatutako lehiaketa baten, eta irabazten goiaz. Mediterraneotik itsas-bidai bat irabazi geinke nerekin parte hartu zeben lagunek (eibartarrak gehixenak) eta nik. http://www.youtube.com/watch?v=ALWlZfWpF9I Kontua da halakorik ez dagola euskaraz, eta euskal musikari bultzadatxo bat emoteko euskal lipduben produziñora jotzia pentsatu dogula. Horretarako Lip dub lehiaketa bat antolatu dogu Eibarko Udaleko Euskara Sailak eta Eibar.ORG elkartiak. Informaziño gehixago hemen: http://eibar.org/lipdub Musikia euskaraz, eta lokalizaziñua Eibarren. Modu honetan, zeharka, Eibar kanpuan erakutsiko dalakuan gaoz. Eta horrek bultzatu dau Eibar Merkatalgune Irekia elkartia sarixa jartzera: 5.000 euro elkarteko kide diran dendetan gastatzeko. Horrez gaiñ beste 1.000 euro emongo jakez irabazliei eskudirutan. 1.000 euro horrek ataratzeko ekitaldi bat eingo da Coliseuan ekainian, eta sarrera merke-merke kobrau. Irabazliak aukeratzeko sistemia: apirilaren 29an igoko doguz bideuak Youtubera eta ekainaren 11rarte jendiak botua emoteko eskubidia eukiko dau. Hortik 3 finalista urtengo dira. Coliseuan eingo dan ekitaldixan 3 lan horrek proiektauko diraz eta: %50 Coliseoko publikuan botuak %50 epaimahai batek Esan moduan hemen dakazuez oinarri danak eta izena emoteko aukeria: http://eibar.org/lipdub Munduaren dominaziñorako beste urrats bat izango dalakuan, josu. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
