Atzo Deia/Noticias taldian leidu nittuen hor behian jaso
dotsuerazan barrixak, Ares eta beriak tematuta zeguazela Ertzain Etxietan
banderak eta Lopezen erretratuak ipintzeko, eta batez be bazirudien oin
Ertzaintzan Zuzendarixa danan bere-berezko asmua zala. Tematua zeguala gizona.
Harrigarrixa emon desta, atzo leidu eta gaur bertan (kasualitaterik
ez dago) nere etxetik gertu dagoen Ertzain Etxean lau banderak ipinitta:
Europakua, Espainiakua, Euskal Herrikua eta Ertzaintzan berana. Esan dot: "Ño!
Hau bai dala notiziakin bete-betian asmatzia!!
Erretratu bat ataratzia be pentsau jata, blogian jarri eta zeueri
erakusteko, baina gero bildurtu naiz: "eta horren kontura gero problemarik
bajuat?" Eta ez dot egin. Galderia be segiduan dator: "eta ez bajuat ezer
txarrik egitten zegaittik izan bihar nok -zergaittik naiz- bildur?"
Hamen irakurrittako barrixak:
http://www.deia.com/2010/03/23/politica/euskadi/interior-ordena-verificar-que-la-foto-de-lopez-y-la-rojigualda-estan-en-todas-las-comisarias
http://www.deia.com/2010/03/25/politica/euskadi/en-trafico-todavia-tienen-la-foto-de-juanjo
Bide batez, pasatako astian Lehendakari barrixak inauguratutako
biblioteka bat bisitatzen egon nintzan. Bertan plaka bat, inauguratu zebana
"Francisco Javier Lopez ... Lehendakaria" zala. Tira, ondo dago Patxi izena,
ondo dago Francisco Javier. Baina berak kontu ofizialetarako Francisco Javier
badarabil eta Patxi legeztatuta ez badaka -eta hauentzako legala da balio
dabena- mesedez ez dagixela aurpegi latzik izan gero inork "Francisco Javier"
deitzian eurak bere euskalduntasuna ukatu gura detsela leporatzeko, behin baino
gehixagotan adittu dogun legez.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.