Igande honetan, hilak 4ean, zendu da Juanito Barrutia trikitilaria, ezizenez
“ARNO” deitua, 76 urte zituela. Jaiotzez Mutrikuarra zen, baina Eibarrren
bizi zen. Angiozarko itsuarekin soinua ikasten zerbait ibili bazen ere,
gehiena bere kasa ikasi zuen.



Ez zen oso gazterik hasi erromerietan, baina Eibar eta inguruan soinua toki
askotan jotakoa dugu Arno. Bere semea teklatuan eta Ziolar baterian lagun
zituela hainbat eta hainbat ezkontza alaitu zituzten elkarrekin, Arrate eta
Urkiola inguruko jatetxeak ia astebururo alaitu zituzten.



Hileta elizkizunak gaur izango dira arratsaldeko 7tan Eibarko Ntra. Sra. Del
Karmen parroki elizan.


Iban (Trikitilari elkartetik jasotako mezua)
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to