Nik ez dakit pasa den asteko istripua nola izan zen, jendeak gauza
asko esaten ditu eta kontu handiz ibili behar izaten da.

Baina nere ustez badago gauza garbi bat: toki horretan istripu asko
gertatzen direla. Ez dakit lekuak konfidantza asko ematen duen ala
zer, baina oso sarri ikusten ditut hortik pasatzerakoan istripuen
arrastoak. Azkena duela 15 bat egun izan zen.

2001. urtean, laneko bisita batetik nentorrela istripu baten
ondorengoak ikusi nituen eta argazkiak atera nizkion. Oraindik
anbulantziak eta ertzainak iritsi gabe zeuden eta istripua izan zuen
mutila albo batean zeukaten etzanda, belaun aldeko minez kejatzen
zela.

Beste batzuen artean argazki hau atera nuen.
http://www.flickr.com/photos/garaolaza/4515937258/

Kontua da toki horretan bertan izan zela nik ikusitako istripua, eta
itxura batean antzerakoa. Elgoibartik Eibarrera zetorren auto batek,
bihurgune horretan kontrola galdu eta kontrako norantzan zetorren
kamioi baten kontra jo zuen. Lurrean ikusten dira frenatzearen
arrastoak.

Zenbat istripu egongo dira oraindik toki horretan?

Gari
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to