Errepublika eguna torrijak jaten ospatu dugu gaur bulegoan. Ze onak zeuden!
Oraindik ahoan dut ogi-esne-frijitu eta limoi-arrastoaren zapore gozoa.
Arratek ekarri dizkit torrijak. Orain egun batzuk kalean geratu ninduen.
"Aizu Oier, gauza bat. Behin CD bat grabatu zestasun, Jonen alabantzat, eta
esan netsun eskertzeko torrija batzuk egingo netsuzela. Ez netsun torrijarik
egin, ezta?". Glups. "Eehhh, baaa, eskee.. ez naiz akordatzen inoiz CDrik
grabatu detsudanik...". Baina Arratek berean, "Bai, oin dala 7-8 urte izango
zan. Egun hauetako baten egingo ditut".

Eta efektibamente. Gaur torrija bandeja batekin etorri jata bulegora. Bai
onak egin ere! Gure amak ere onak egiten ditu, baina ez dio limoirik
jartzen, eta jo, zelako toke edarra ematen detsan. Bueno, ba bisto y no
bisto izan da. Gaur bazkaltzeko apetito asko ez dogu izango, baina batere
penarik ez. Egixa esan, ez nintzan batere akordatzen CD bat grabatu izana
Arraten bilobantzat, baina torrijak jan ahala pentsatzen hasi naiz baietz,
seguramente grabauko netsala, eta azken torrijarekin dudia sartu jata, ez
ote ziran bi CD izan... Ander, zure umiek ez dabe CDrik bihar???

oier.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to