*Falanjisteri ondoen etortzen zaion izena!.* Azken egun hauetan Baltasar Garzón dala ta, gerra denporako krimenak aztertzeko dauden ahaleginak, erantzunkizunik dauken gehienak hillak izango dira. Baina ba dira oraindikan askoz geroago gertatu direnak, eta Fraga eta konpañia oraindikan ondo bizi direnak. Gogoratzen naiz Eibarren Burgosko epaiaren kontrako manifan, Roberto Perez Jauregi 21 urteko eibartar gaztea 1970ko urtean hil zutena, edo 1976ko otsaillan Gasteizen hildakoak, edo 1978 ko sanferminetan hildakoa. Ahaztu gabe Gladys eta beste. Eta egia esan, iruditzen zait herri bakoitzeko ekimen herritarrak azaleratu behar dula gaur, benetako duintasun eta zuzentasun gosea balego herri bakoitzean. Gauza guztiak bere unea du, eta orain da hori egiteko une aproposa eta ezin dugu huts egin eibartarrok. Horrela ikusten dezutenak, esan. Zerbait bultzatzeko prest.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
