Lan erreforma zera da, legia onartu ondoren kontratatzen diran beharginak
despeditzean gutxiago kobratuko dabela, eta bitartean, despediduta izateko
bildurrez indar gutxiago egin lan baldintzak negoziatzen diranian.
Enpresak biharginak halako lan kontratu "fijo" merkeagoez kontratatako dittue,
honezkero kontratu tenporalez kontratatu leikien bittartian? Ba ez.
Ondoriorik, edozein dala, lan baldintza horrek aldatzia, izatekotan,
hiru-lau-bost urte barru izango dittu, ez behintzat datorren urtian ez bi urte
barru.
Orduan, zertarako hartu nerri hórrek?
Pasatako eguen-barikuan inglesezko prentsa leitzean (Internetez) zera ikusi
neban, Espainiak bere bonoak jarri zittuela nazioarteko merkatuan, eta bono
horrek 10 eta 20 urte barru ordaintzeko dira.
Neurri hórrek ez dagoz hartuta krisitik etaratzeko, ez, hartuta dagoz
Espainiari dirua lagatzen detsenak pentsa daixen 10 edo 20 urte barru Espainia
gai izango dala pagatzeko. Horixe ardura detse, lehenagokua ez da beren
problema.
Baina nik ez neuke kritikatuko mailegu merkatu hórrek. Espainia libre da ez
eskatzeko, merkatu horrek ez dabe inork behartzen, baina esaten dabe: "Ondo,
gura badozu hónetxek dira gure kondiziñuak, gura dozuna egin". Eta Espainiako
gobernuan, kajan masma-etxiak baino ez dittuela, dan-dana hustu dabela,
datorren sei hilabeteko gastuak bardintzeko, diño "bai, gura dozuna, onartzen
dittut kondiziño horrek".
Ez, errua ez da dirua lagatzen dotzunana, dirua eskatzen dabenana baino,
zegoen guztia jan dabelako.
i.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.