Noaingo gudua oroituz ekitaldixan kronikian bertsuak Trunboik jarriak. Nork bestela?

Hara adiskidia
Trunboiren jarduna
esplikatu nahi deuat
atzoko eguna
historixan gaiñian
ekimen txukuna
lagunarte ederra
pasatu genduna

I
Milla bostehun eta
hogeitabatian
ekainan azkenian
Getzeko partian
Gaztelak erasoa
nafarron kaltian
harrezkero gaittuzte
lotuta katian

II
Batalla galdu horri
jaso eraikiña
Uribarrenak berak
eskuez egiña
mendi hegixan dake
porlan ta burdiña
bere bakardadian
benetan gordiña

III
Bertatik abixauta
IRUÑA zaharrera
ipurdixak hestutuz
zelako karrera ¡¡¡
aingeru guardakoak
albuan barrera
erreztu nahixan edo
hirira sarrera

IV
Bidian lekukoa
eskutik eskura
euskal makillia zan
zidar eta zura
nabarran izaera
zabalduz mundura
txikixak izan arren
geuk be zerbait gura

V
Plaza Castillon gendun
hasi kalejira
dantzari danak lirain
salto eta bira
ikuskizun aparta
jendia begira
hobe agintarixak
han egon balira

VI
Plaza de Los Burgosen
ekimen nausixa
aldiberian xume
ta hunkigarrixa
Baztango Pedro Esartek
pregoi berbaldixa
hiriko hiru taldek
euren dantzaldixa

VII
Dantza eder askuak
gero otamena
Mutiko Alaikuak
eskeiñi zebena
bideko min erriak
kentzeko onena
horrek bai merezia
guztion omena

VIII
Bostehunen bat giñan
bazkari lagunak
zaharrak eta gaztiak
gehixenak jatunak
postrian abestuta
kantu ezagunak
sarri bihar leukie
halako egunak
          Trunboi
DOIÑUA: Maritxu 2010-06-28




_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to