Ba nik juateko asmua dakat, ez dakit bi umerekin edo laurekin, edo gehiagorekin.
   Salto eta brinkorako prest!
               Ima


----- Original Message ----- From: "Asier Sarasua" <[email protected]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Sent: Friday, July 02, 2010 9:19 AM
Subject: [eibar] Lipdub grabaziñua - Parte hartu


Gehixenok jakingo dozuen moduan, Eibarko Udalak (EibarOrg elkarte
honekin batera), Lipdub lehiaketa bat antolatu dau.

Zer da Lipdub bat?
Kantu bat hartu, eta lagun-talde haundi batek eszenografixa bat eitten
dau, Playback eitten daben bittartian.
Adibiderako, hauxe:
http://www.youtube.com/watch?v=-zcOFN_VBVo

Ba, Eibarren be antolatu da eta honezkero 5 taldek egin dabe euren
grabaziñua (Euskaltegixak, Triskako dantzarixak...).
Hamentxe Eibarko lehiaketako arauak eta oin arte grabau diran bideuak.
http://eibar.org/materixala/lipdub
http://eibar.org/materixala/lipdub/ereduak

Bueno, ba, Badihardugu Elkartiak be lipdub bat grabau bihar dau
Eibarko jubilauekin batera.
Datorren eguaztenian izango da, San Fermin egunian, arratsaldeko 4etan Untzagan.

Zer? Animatzen zarie?
Egun eta ordu horretan Eibarren bazagozie, etorri Untzagara eta parte
hartu bideo-grabaziño horretan.
Ez dozue ezer bihar; Untzagan agertu eta ondo pasatzeko gogua ekarri.
Zuen lagunak be ekarri zeinkiez, zenbat eta gehixago hobeto.

Ez zarie damutuko! Ondo pasauko dogu!

Asier
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to