Imanol Trebiñok:
>      Ai zelako ondo pasau genduan gure lip dub-a grabatzen. Juan ez zinienok
> zuek galdu zenduen, zeuen kalterako.

bueno, nahiko anabasa izan zan, egixa esateko.
Sekulako berozarra, musikiak huts egin zeskuan, umiak erreta,
jubilauak nekatuta... ;-)
Baina zeozer egin genduan bai. Uste dot gehixenok ondo pasau genduala
eta merezi izan zebala.

Imanoltxo primeran egon zan, erabat profesional: bere papera ondo
barneratu, CDRko mallota jantzi, eta 3 baldekada ur jasotzeko prest
egon zan. Eskerrik asko.

>     Sarasua Almodobar aitajaunak grabau eta hiru-lau egunetara Interneten
> izango gendula agindu zoskun. Ez dot beittu baina neuk behintzak ez dot
> eskegita dagoen berririk izan. Badago? Nun?

Mea culpa.
Bideua Badihardugu Elkarteko buleguan dago eta EibarOrg-ko bulegora
ekarri bihar da pendrive baten... Neuk egin bihar neban zubi-lana,...
baina oindiok ez dot egin. Kontrakorik ez bada, gaur arratsaldian
hartuko dot Markeskuan eta Mendicutek sareratuko dau, Youtuben,
EibarOrg elkartian kontuan. Hementxe:
http://www.youtube.com/user/eibarorg

asier
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to