Nik dakidana:

- Mogel Ikastoliak, bere historixan zihar,  21 ikastetxe euki dittu
Eibarren (tira, 21 lokaletan euki dittu gelak). Pagei, Urki, Amaña,
Markeskua, Urkuzuko torriak, Karmelitak, V-ko etxia, San Andres,
Sansaburu.... Eibar guztian zihar.
- Ikastoliak mapa bat eta kartila bat emongo deskuz, eta irailak
18xan, lokal guztietan zihar ibilbidia egongo da. Lokal bakoitxian,
seillu edo gomets bat ipiniko deskue (ikastolako ordezkarixak egongo
dira lokal guztietan).
- Bakoitxak beran ritmora egingo dau ibilbidia (noiz eta nundik hasi,
eta zenbat lokal egin, norbere esku).
- Ibilbide horren azkenengo puntua Iturburu izango da.
- Iturburun tabernia egongo da (txorixua, edarixa, kafia...) eta
Ustekabek musikia ipiniko dau (aupa Mendikute).
- 2.30etan bazkarixa izango da Iturburun (bakoitxak eruan biharko dau etxetik).
- Arratsaldian: musikia eta jokuak.

a.



> ---------- Forwarded message ----------
> From: virginia narbaiza <[email protected]>
> Date: 10/09/2010 10:50
> Subject: Ikastolako 50. urteurrenaren berri
> To: [email protected]
>
> Kaixo:
> Aurten J.A.Mogel Ikastolako 50. urteurrenaren ospakizunarekin
> jarraitutu, ekintza polit baten berri eman nahi dizuegu.
> Irailaren 18an, beraz datorren larunbatean; 50 urte, 50 bide, 50 irudi
> lelopean ibilaldi bat egingo dugu. Eibarren hasita Iturburun
> bukatzeko. Ibilaldi horretan ikastola egon den uneetatik pasatuko
> gara: 20 toki inguru. Toki edo eskola bakoitzean ibilbidea egiten ari
> denari gometsa jarriko zaio bereziki egindako kartilatxoan. "
> Santiagoko Bidean" egiten den antzera.
> Ondoren, Iturburun, jailditxo bat gozatzeko aukera izango dugu.
>
> Guzti honen berri gehiago jakin nahi baduzu hau da gure zenbakia 943 70 84 87
> Zuen hedabidea erabiltzea eskatzen dizuegu , ekintza polit hau adierazteko
>
> Mila esker
>
> --
> J.A.Mogel Ikastolako Zuzendaritza
>
> --
> Virginia
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to