Atzoko inbasiñuak Kulturi eta taberniari kriston kaltia egin zetzala dudarik ez, horrek kajok, artxibua, dana hankaz gora botata ikustia zelako putadia... Oin komunikabidietan "Herriko tabernan" dihardutela esatiak ez jata iruditzen kalte larregi egiten dabanik. Igual mesedia.
Eibartik kanpokuentzat desinformaziñua da, baina hainbeste gezur dabil egunero, bat gora-beheran alde handirik ez. Eibartarrontzat barriz ez da desinformaziñua, baizik eta begixak argitzeko lagungarrixa. Danok dakigu Kultu zer dan eta Herriko Tabernarik ez daguala hor. Eta komunikabide gehixenetan horrela agertzia komunikabideen fidagarritasun ezaz konturatzeko lagungarrixa da. Hurrenguan Ordiziako Herriko Taberna miatzen diharduela irakurtzen dogunian pentsauko dogu, "bai, igual izango da Ordizia Rugby taldian soziedadia..." Neuretzat periodistikua eta mota honetakua dan bitartian, zenbat eta hankasartze handixaua hobeto. oier.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
