Gaurko huelgaren kontura garbi nakan Gipuzkuan eta Bizkaian ezer gitxi
egongo zala, eta egotekotan -komunitate autonomoari dagokionez- Araban izango
zala eta hain justu Gasteizen.
Nere biharrian UGTkuak nagusi dira askogaittik eta horregaittik, kanpotik
ikusita, pentsau zeikian bertan gaur greba arrakastatsua izan zeikiala.
Baina ez, baitta zera be! Beste behin ikusi neban, UGTk, Comisionesekin,
huelgara deittu eta bere kideak ez egin ezta kasurik txikiena. Lehenenguan
harrittu egin nindun, gaurko berriz espero neban.
Logika zein da? Lagun hórrekin ez dot auzia plazaratzen hobe dalako pakia
izaten, eta bakoitzak pelikula diferente kontauko zebalako, normala dan moruan.
Esangotzue huelgia eginda ez dala ezer irabaziko neurri hórrek honezkero
hartuta dagozelako, greba egitten galtzen dan dirua inportantia dala,
esangotzue mila ipuin; baina neuk be garbi dakat beste kontu bat: PSOEn kontra
izan biharrian PPn kontra (edo PNVren kontra edo) egin ezkero askoz gehixagok
egingo leukie.
Eta huelga honetan, nire ingurukuak UGTkuak izan eta PSOEzaliak izanda,
derrigortuta egon dira baten alde eta bestian kontra egitten, eta PSOEk
goleadaz irabazi dau eta UGTk galdu. UGT barregarri geldittu da, baina beste
behin UGTak PSOE ez dan beste baten kontra egitten badau, orduan bai, orduan
UGTn alde egingo dabe.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.