Arrateko Amaren jarraitzaile zintzook,

Eibartarrak zerrendan irten izan da gai hau, eta askok defendetu izan duzue
ETBk pelikulak jatorrizko bertsioan euskarazko azpitituluekin eman beharko
lituzkeela.

Bada, Eibartarrak zerrenda honetan eskariak zintzo egiten dituzuenok kanta
ezazue: hau dugu hau berri ona!

Ostegun gauetan izango duzue aukera Zinemateka saioan, pelikulak jatorrizko
bertsioan eta euskarazko azpitituluekin. Pentsatzen dut honen audientziak
erabiliko dituela gero ETBk bide horretik jarraitzeko edo ez...

Hemen dakazue albistea: http://sustatu.com/1285929779

josu.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to